miércoles, 9 de noviembre de 2016

Ikt-ak hezkuntzan

Gaur egun, gizartean Komunikazio teknologien (IKT-en) presentzia oso zabala da eta hainbat eremuetan ikus dezakegu, adibidez, hezkuntzan.

Gauzak horrela,gaur egungo eskolen helburua, haurrei eta gazteei gaur egungo errealitate aldakor eta anitz honi aurre egiteko, beharko dituzten baliabide eta gaitasunak lortzen laguntzea da.Baina helburu hori lortu ahal izateko,  ikasleen eta irakasleen gaitasun digitala garatzea ezinbestekoa da, batez ere, menderatzen ez diren baliabide eta gaitasun batzuek irakasten saiatzea ezinezkoa delako.Horretaz gain, familien gaitasun digitala garatzearen garrantzia ezin dugu ahaztu, beraien seme-alaben hezkuntza prozesuan parte hartzaile aktiboak direlako.

Gainera, IKT-ak eskoletan txertatzea hainbat abantaila ekarri dezake, adibidez,ikasleek klasean azaldutakoaren osagarri modura, landutako guztia ordenagailuaren pantailan ikusi eta entzun ahal izango dute,horrela, ikasleak gustura egon arren, modu honetan lan eginez gero, gehiago motibatuko dira.

Laburbilduz,esan dezakegu, hezkuntza prozesuetan teknologia erabiltzea positiboa dela.Batez ere, hainbat alderdi hobetzen duelako, hala nola,lehen esan dugun moduan, ikasleen motibazioa,arrazoiketaren  goi-mailako zenbait funtzio, IKTak erabiltzeko trebetasuna eta ikasleen sare sozial bidezko komunikazioa.Gainera hobekuntza horiek, gizartearen prestakuntza integralean, ikasleen geroko lan txertaketan, informazioa kudeatzeko gaitasunean eta taldean lan egiteko gaitasunean eragin positiboa izango dute.


*IKT-ei buruz gehiago jakin nahi baduzu hemen klikatu.









No hay comentarios:

Publicar un comentario