miércoles, 23 de noviembre de 2016

Informazioa bilatzen


Gaur eskolaren porrotaren inguruan informazioa bilatu dut, honen inguruan jakiteko gogoa daukadalako, gainera gaur egun eskoletan dagoen arazo larri bat da. Gauzak horrela, nire helburua gai honen inguruan gehiago jakitea da, batez ere, arazo hau nola gainditu ahal den ikusi nahi dut.

Horretarako, Google-en bilaketa ezberdinak egin ditut , gainera  informazioa bilatzeko orduan, parametro desberdinak erabili ditut.
  •  Lehenengo eta behin, google-en Eskola porrota jartzerakoan ,gai honen inguruan hainbat informazio aurkitu dut, hala nola:
  • Honen ondoren, informazioa bilatzeko parametroak erabili ditut, gainera orain informazioa bilatzeko orduan "eskola porrota  gainditzea" ipini dut, eta honako hau atera zait: 
  •  Bestetik, eskola porrotaren eta porrota hori nola gainditu ahal den inguruan bilatu nahi dudanez, google-en "eskola porrota OR eskola porrota gainditzea" jarri dut, eta ikusten den moduan bi gai horien inguruzko informazio atera zait:

Ikusi ahal izan dugun moduan,Google bilatzailean bilaketa ezberdinak egin ditut eta parametro desberdinak jarri ondoren, informazioa desberdina izan da. 

Orain, aukeratutako gai horren inguruan bilaketa berriak egiteko, beste bilatzaile espezifiko batzuk erabiliko dut:


  • ·         Slideshare( Aurkezpenak bilatzeko): Slideshare sartu eta bezain laster, informazioa bilatzeko eskola porrota jarri dut, baina beste gai batzuen informazioa atera denez gero, “eskola porrota eta hau ekiditeko teknikak” jarri dut eta honako informazioa atera zait:
  • ·         Youtube(Bideoak bilatzeko): Youtuben slideshare pausu berdinak berriro egin ditut, eta hau izan da emaitza:
Azken bilaketa egiteko, Twitter erabiliko dut, batzuetan sare sozialetan gauza interesgarriak ateratzen direlako. Niri adibidez, eskola porrotaren inguruan, informazioa hau atera zait:


Bilaketa hauekin eskola porrota eta hau nola gainditu ahal den inguruan gehiago jakin nahi nuenez gero, bilaketa guzti hauek egin ondoren, Google-en bilatzailean “OR” parametroa jartzea guztiz erabilgarria iruditu zait, hori dela eta, beste momentu batean informazioa bilatzerako orduan , batez ere, parametro hori kontuan izango dut. Dena den, beste parametro edo bilatzaile espezifiko batzuk erabiltzea ere komenigarria direla usten dut, informazio interesgarria aurkitu ahal delako.



No hay comentarios:

Publicar un comentario